Gure helburua da gaixoen eta haien familien bizi kalitatea hobetzea. Plan oso bat eskaintzen dugu, honako hauek osatua:- Terapia plana, aisialdiko eta denbora libreko jarduerak- Laguntzeko plana- Familietan esku hartzeko plana Eguneko zentroan arlo bateko eta besteko adituek hartzen dute parte: mediku espezialista (psikiatra eta geriatrak), neuropsikologo, okupazio-terapeuta, gizarte langile, fisioterapeuta, erizain, erizaintzako laguntzaile, garbitzaile eta sukaldariek.Eriak ikuspegi farmakologikoz tratatzen dira, ez-farmakologikoz, alegia. Tratamendu ez-farmakologikoak endekatze funtzionala geldiarazi nahi du, gaixoaren zainketan egunero sortzen diren problemak saihesteko. Horretarako jarduera egokituak antolatzen dira, talde bakoitzak dituen ezaugarrien arabera. Talde horiek osatzen dira eriaren balorazio neuropsikologikoa eta funtzionala egin ondoren. Terapia horiek ditugu, besteak beste: psikoestimulazioa, jolasen bidezko terapia, komunikazio jarduerak, psikomotrizitatea, oroitzeko ariketak, arte-terapia, terapia zakurrekin eta fisioterapia plana bakoitzarendako.Plan integrala eskaintzen da familien beharrak ase, zalantzak argitu eta zainketa problemak saihesteko, baita, etxeko eremuan, erien eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko ere.Familiendako eta zaintzaileendako zabalik dago zentroa. Zenbait jardueratan har dezakete parte, hala nola hitzaldi, ikastaro monografiko, zentroak antolatutako ekitaldi eta autolaguntzako taldeetan.