Psikoestimulazio lantegien helburua da ezagutza-gaitasunak indartzea eta bizkortzea eta endekatze prozesua geldiaraztea, ahal den neurrian. Terapia ez-farmakologikoen barrenean sartzen dira eta dementzien esku-hartze integral gehienetan aholkatzen eta garatzen.
Gure zentroan duela 10 urte baino gehiago antolatu ziren, modu pribatuan. Gehienez 6 edo 7 laguneko taldeak dira. Lantegietan parte hartzen duten pertsonek ezagutza-endekatzea edo dementzia arina izan ohi dute. Zerbitzu honetara igortzen dituzte ebaluazio mediko eta kognitiboaren ondoren. Gidaritza lanetan klinikako neuropsikologoa aritzen da. Astean bi saio izaten dira, eta zenbait ezagutza-alor lantzen: atentzioa, oroimena, hizkuntza, kalkulua, ikusmen-espazialitatea, arrazoitzeko gaitasuna, abstrakzioa edo antolamendua. Bakarka zein taldeka egiten da lan, idatziz, ahoz eta material batzuk erabiliz. Xedeak dira parte-hartzea eta errefortzu positiboa. Etxeko lanak ere egin ditzake nahi duenak.
Lantegien beste helburu garrantzitsua da gizarte harremanak sendotzea, kontuan harturik partehartzaileek harreman sareak alde batera utzi ohi dituztela eta etxetik kanpoko jardueretako gogogabeturik egoten direla askotan. Funtsezkoa doa hori guztia giro atsegin eta gozoan egitea eta umore onean. Horrela, parte-hartzaileak mintza daitezke beren sentimendu, bizipen edo kezkez, maiz antzekoak izaten dituztelako.