Errehabilitazio fisikoa funtsezkoa da Josefina Arregui Klinikako erabiltzaileen tratamenduan.
Gure Klinikan errehabilitazio fisikoa ematen zaie Ospitaleratze Unitateko eriei eta Eguneko zentroaren erabiltzaileei (behar baldin badute). Gainera, Errehabilitazio Anbulatorioko zerbitzua ere ematen da.
Duela 10 urte baino gehiago sortu zen Josefina Arregui Klinikako Errehabilitazio Anbulatorioaren zerbitzua, zaharren errehabilitazio fisikoaren beharrak asetzeko.
Helburua da bakoitzaren baldintza fisikoak ahal diren onenak izan daitezela, autonomia eta bizitza kalitatea handiagoak lortzen baitira horrela.
Zaharren patologia eta eritasun ohikoenak tratatzen dira (neurologikoak, hezurretakoak, arnas aparatukoak, kardiobaskularrak, endekapenezkoak…).
Gorputz ariketa da tratamenduaren oinarria. Horren bidez baldintza fisikoaren zenbait alderdi lantzen ditugu: indarra, erresistentzia, arintasuna, oreka, ibiltzea, gaitasun aerobikoa… norberaren beharrei egokituak beti.
Bakarkako saioak dira, Klinikako fisioterapeuta batek zuzenduak. Bakoitzak 60’ irauten du, astean 1-5 egunetan.
Fisioterapeutak lehen balorazio bat egiten du eta zehazten ditu xedeak eta errehabilitazio saioen maiztasuna.
Tratamenduaren hasieran aurreikusitako helburuak beterik, alta agiria ematen zaio erabiltzaileari.