Josefina Arregui Klinikaren Lagunen Elkartea Klinikari laguntzeko sortu zen, baliabide ekonomikoak bilatzeko haren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzearren.
Helburu horiek ditu, bada, Klinaren lagunen elkarteak.
Gure “LAGUNEN” elkartea jaio zenetik iragan dira bi urte eta erdi, eta nabaritzen da lantegira sartzen garenean edo gaixoak eta haien familiak Klinikara etortzen direnean: lorategiak zainduak; belarra ebaki berria; lore apaingarriak; aparkalekuko arrastoak bikain markatuak; Felipek utzitako ipotxak ederki pintatuak, lehen ez bezala; kristalak garbiak; patioak berria ematen du (lehen lurzorua zuloz betea zegoen eta ura baldosa guztietatik pasatzen zen. Orain, berriz, hustubideetatik joaten da ura). Zentroko hormak ongi margotuak, bai asteburuetan, bai gauez, ordutegiei edo ordainei begiratu gabe: dena maitasun handiz egina. Pentsa, lagunak etorri izan dira gauez jantokia pintatzera, egunez ez baitzegoen astirik pintura lehor zedin.
Haiekin mintzatuz gero, harro eta pozik daude egindako lanarengatik. Beren burua eskaintzen dute behar denerako: zurgintza, igeltserotza, lorezaintza, pintura, garbiketa, elektrizitatea, eta abar.
Urte hauetan, lagunek lan handia egin dute, eraikinari zerbitzu egokia emateko moduan eusteko, apal, teknologia handirik gabe, nahi bada. Baina osasun arazo larriak (bai pertsonalak, bai familiakoak) zituzten gaixoei laguntzen saiatu gara, eta ahal duguna egin dugu berriro beren etxera itzul zitezen, susperturik.
Gaixotasun larriak dituzten pertsonak izan ohi dira, patologia bikoitza dutenak zenbait, bai organikoa, bai psikiatrikoa.
Nafarroako Erkidegoan ez dago horrelako zentrorik, gaixotasun larri eta arriskutsuak berehala tratatzeko moduko osasun zentrorik.
Lagunen lana laguntza ekonomiko ezinbestekoa da guretzat. Haiek gabe, ezin izanen genuke osasun zerbitzua eman.
Lagunak izatea euskarri oinarrizkoa da guretzat, bai azpiegituretan, bai animoan, segurtasunean, elkartasunean. Haien arrimuan, Felipe Leceak ahalegin handiz martxan jarritako proiektuak aurrera jarrai dezake. Haien konpromiso, eskuzabaltasun, onberatasun eta dena emateko prest izateari proiektuak segitzen du bizkor eta indartsu, bizitza abian da, eta balio horiek tinko eta sendo diraute. Beste behin ere, eskerrik asko, LAGUNOK. Zuek hurbil izatea “gustura” egotea da guretzat, Drogas adiskideak esaten duen bezala.