Josefina Arregui Klinika lagunen elkartea

Atsegina eta eskertzekoa da Josefina Arregui klinikaren lagunen elkarteko kide batzuek kuota igotzea eskatu izana. Horrek, pazienteengan duen eraginaz gainera –azken batean, hori dugu xede– ederki aski erakusten digu eskuzabaltasuna, konpromisoa eta elkartasuna ez direla ahitu gure jendartean. Orobat, erakusten digu proiektua erakargarria eta interesgarria dela, merezi duela bertan lanean aritzea, Klinikak jarrai dezan erreferentzia puntu izaten bere espezialitatean, nahiz eta baldintzak ez diren hoberenak. Langile guztiok eskerrik beroenak ematen dizkiegu lagun eskuzabal, konprometitu eta solidario horiei.
Kalitatea hobetuz gero, baliabide gehiago behar ditu Klinikak. Zenbait bide ditugu horretarako. Noski, kuotak handitzea da bat, baina nahiago dugu proiektuan parte hartzen duten lagunen kopurua handitzea. 1.500 kide izan nahi genituzke. Funtsezkoa da administrazioa eta erakundeak ohartzea jendartea eskuzabaltasunez ari dela. Horretan ikusten dute ahalegindu behar dutela eta Klinikak eskatzen duen arreta guztia jarri behar diotela.

Horregatik animatzen zaitugu Josefina Arregui klinikaren lagunen elkartekide egitera eta, baldin bazara, inguruko guztiak kutsatzera kide egin daitezen, gure zaharrei ahal den zaintzarik hoberena eman diezaiegun. Ongi merezi dute, jakina.

Kide egiteko horra bide batzuk:
• Bidali zure datuak, posta bidez, Uriz kaleko 38ra.  31830 Lakuntza (Nafarroa), edo posta elektroniko honetara: amigosjosefinaarreguilagunak@gmail.com, hauek betez:
Hemen deskargatu dezakezun inprimakia: http://amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com.es/2011/11/httpssites_30.html
Klinikan, osasun etxeetan eta abarretan jaso ditzakezuen orriak.

•689035120 telefonora deituz.