Eguneroko ekintza arruntak dira egunez egun gure denbora betetzen dutenak.Eguneroko gauza txiki horiek izaten dira gure nortasuna osatzen, nor garen gogorarazten, laguntzen gaituztenak.
Borroka horrek behartzen gaitu, eguneroko horri, modu ezberdinetan aurre egiten. Ekintza berriak gehituz, azkenean ohikoak bihurtuz, horrek lagunduko gaitu, galdu genuen hutsune hori osatzen.
Alzheimer gaixotasuna borroka luze eta gogor bat da. Mundu berri bat eraiki behar da eta. Zein tresnekin? Maite ditugun pertsonekin, zaletasunekin, gozatzeko kapazitatearekin, eguneroko apustu handi eta txikiekin.
Egunean zehar egin beharreko ekintzak ongi sailkatzea ezinbestekoa da. Atsedenaldia ere bai, noski. Erronka txikienak osatzen dute; garbitasun pertsonala, gosaria prestatzea, erosketa egitea, etxeko lanetan parte hartzea eta abar.
Ariketa fisikoa garrantzitsua da, baita ere masajeak daraman fisioterapia motaren bat. Beste pertsona batzuekin elkartzea, taldeko elkarrizketetan parte hartzea, psikoestimulazio ariketak egiteak ere laguntzen du; gure garuna aktibo edukitzeko modu bat da. Ohartzen garenean gaixotasunarengatik gure hitz egiteko bitartekoak edo gure sentimenduak adierazteko gaitasuna murrizten doala, gure eguneroko lanetara, lan berriak edo zeregin berriak gehitzea komenigarria da. Horretarako, ekintza berriak, sormen handikoak, eskulanak, marrazketa, dantza, kantua eta abar egokiak dira.
Egun berri bat ekintzez betetzeko eta bertatik eraikitzeko gure historia, historia berria gaixotasunaren bitartez, eta honek ekar diezazkigun aukera berriak.