Dementzia duten gaixoek, denek bezala, egunerokoan zenbait errutina edo ohitura dituzte. Askotan, gaixotasunak bultzaturik, ezin dituzte ohitura horiek mantendu, eta aldatu edo ordezkatu beharrean aurkitzen dira. Pixkanaka janaria prestatzeari, gidatzeari, biloben bila joateari, erosketak egiteari… uzten zaio.
Zer egin orduan? Ohitura berriak, errutina berriak bilatu. Errutinek gure egunerokoa eraikitzen dute, pertsona bihurtzen gaituzte.
Hona hemen dementzia duten pertsonen egunerokoan txertatu daitezkeen hainbat jarduera edo ohitura osasungarri –hobe ordutegiak ere mantentzen badira–:
-Egunero paseatzera atera edo jarduera fisikoa egin (posible ez bada, hanka eta besoak mugimendu pasiboekin landu).
-Beste pertsona batzuekin hizketaldiak edo kontaktua mantendu (posible ez bada, kontaktu fisikoa gutxienez).
-Ahal den neurrian, etxeko-lanetan lagundu.
-Norberaren garbiketan lagundu.
-Talde jardueretan parte hartu: psikoestimulazioa, musika entzutea, margotzea, hitz egitea edo barre egitea.
Burmuinak ondo pasatzeko eta bizitzeko daukan gaitasuna indartuko dugu jarduera berriekin, baita dementzia eta, ondorioz, mugak dituzten gure familiartekoek ere.
Josefina Arregi Klinika