Musikoterapia zer den

kolaboratzaileak

Musikoterapia esku-hartze prozesu sistematiko bat da. Musikoterapeuta profesional batek (horretarako bereziki trebatua, eta on-line formazioak ez du balio) musika, bere elementuak (soinua, erritmoa, doinua, harmonia) eta esperientzia musikalak erabiltzen ditu modu egituratu batean. Horrela, ardurapean daukan pertsonaren behar kognitiboen, fisikoen, sozio-emozionalen eta jokabidezkoen beharren araberako helburu jakin batzuk lortuko ditu.

Hau dela eta, besteren artean, osasun arloko edozein langilek edo edozein musikarik, nahiz eta oso profesionalak izan, ezin du “musikoterapiarik” egin, gaur egun “modakoa” dela dirudiena.

Prozesu eta lan metodologia honetan funtsezkoak dira aliantza terapeutiko on bat, lan egiten ari den pertsonen beharren ezagutza, eta esku-hartzearen balorazio eta plangintza egokia. Hau guztia lan tresnaren ezagutza eta erabileraz gain; musika.

Makina bat ikerketek egiaztatu dute musikoterapiaren tekniken eraginkortasuna dementzia daukaten pertsonengan. Teknikak izan daitezke aktiboak (kantua, inprobisazioa, instrumentuekin laguntzea, musika eta mugimendua…) edo adikorrak (aukeratutako musika entzutea) eta lortutako helburuak jokabide alterazioen tratamendua eta gutxitzea dira, besteak beste, agresibitatea, noraezean ibiltzea, aztoramendua, hitz-jarioa, errealitatean orientatzea, sozializazioa…

Esku-hartzea bakarkakoa edo taldekakoa izan daiteke. Saioek egitura jakin bat dute; Klinikaren Ospitaleratze Gunekoak, adibidez, ongietorri abesti batekin hasten dira (horretarako bereziki konposatua), agurtzeko abesti batekin bukatzen dira eta tarteko garapen bat izaten dute, helburuen arabera teknika batzuekin edo besteekin osatutakoa.

Izan ere, hark esan zuen moduan, besteak sartu ezin diren tokiraino iristen da musika.