Emma Rios Marvel argitaletxean lan egiten duen Espainiako lehenengo emakumea dugu, lehenengo a eta baita bakarra ere oraingoz. Galiziarra bera, Vilagarcía de Arousa-n jaio zen 1976. urtean eta gero Ourensen bizi.
Beti izan du komikiarekiko zaletasuna eta gazte- gazte izanda zenbait fanzineetan bere lantxoak argitaratzen zituen arkitektura ikasketak jorratzen zituen bitartean. Naiz eta arkitektura ikasi eta baita arkitektura estudio batean lan egin, aldi berean bere lana eta komikiek sariak jaso izan zituzten besterik beste Madrilgo Expocomic azokan. Angoulemeko komiki topagunean ere fanzine batek gonbidatuta joan zen eta garai hartan, 2006-2007 urteetan, bere lanei buruz, Warren Ellis berak hitzegitea lortu zuen bere blogean.
Warren Ellis gidoilariaren aipamenak Estatu Batuetako ateak zabaldu zizkion eta bere arkitektura lana uzteko aukera izan zuen buru belarri komikigintzan aritzeko. 2008. urtean Matt Gagnon, Boom Studios-eko argitaratzaileak kontratua eskaini egin zion eta bere lehenengo lanak burutu zituen Estatu Batuetan, besteak beste “Hexed” edo eta Marvel argitaretxeko “Dr Extraño” miniseriea.
Bere lanari buru z, hasieratik garbi geratu zen mangaren influentzia ikaragarria zuela bere marrazteko moduan. Bere kabuz ikasi zituen marrazkigintzako teknika ezberdinak naiz eta arkitektura ikasketak ikaragarri lagungarri izan espazioa lantzeko bere marrazkietan. Tramak eta itzalak lantzeko abileziaz, bere marrazkiek beti izan dute aberastasun exotiko bat, non naiz eta amerikar superheroien abenturen istorioak landu, ekialdeko marrazkien teknikaz baliatzen da batzuetan, nahasketa interesgarria lortuz.
Jendeari bere lanak gustatu zitzaizkion, eta iaz, hurrengo pausoa ematera ausartu zen, bere komiki propioa burutu. Kelly Sue DeConnick gidoia egin eta Emma Rios-ek irudiak eta paisaiak sortu ondoren, joandako neguan azkenean “Pretty Deadly” komikiaren lehenengo alea argitaratu zen. Arrakasta uste baino handiagoa lortu ondoren, hor dihardute beraien komikiarekin aurrera eginez.
Pretty Deadly:
Weste r giroko komikia da, non protagonista, (emakumea eta mamua aldi berean) hiltzaile paregabea den. Sergio Leoneren giroa lortu nahian Western munduan murgiltzen da komikia aldi berean Amerikako komikietan oso gustuko duten ukitu fantastikoa gehituta. Klasikoen influentzia ikaragarria du, besterik beste Japoniako samuraien zineman (azkenean, Japoniako samuraien eta EEBB-tako cowboy-en artean paralelismo asko ikus daitezke).
Komiki hau Eisner sarietara izendatu dezaketenaren zurrumurrua zabaldu da eta bihotz bihotzez munduko zorte onena opa diet bi emakumeei. Ea emakumeek ere komikia aberasteko, birziklatzeko eta berritzeko aukera duten betidanik gizonen mundua izan den mundu honetan.