Ixa ASAP! Laburpena eta zenbait inguruko datu.

Erabiltzailearen aurpegia Jose Luis Asensio 2015ko ots. 20a, 12:43

 Ixa ASAP! ipuin bat da, elaberri motza apika, 2013. urtean idatzi nuena Iruñeako Udalak antolaturiko egile berriendako lehiaketa batera aurkezteko. Eta ez da guztiz txarra, lehenengo saria irabazi bait nuen!

Idatziak, humore bakuna, asmo handirik gabe baina oso dinamikoa eta freskoa, hizkuntza eraginkorra darabil, ia zinematografikoa. Egoera aldrebesez beteriko historioa da, non neska gazte batek, Iruñean bere negozio eta bizia aurrera eramateko jasan behar dituen abenturak deskribatzen diren. Bezero gogaikarri eta gizon esku-luzeekin borrokatu behar bere duintasuna mantenduz beti. Bere informatika denda, mota ezberdineko friki eta pertsonai xelebreen topagunea izango da, batzutan Ixa miretsi eta bestetan gutxietxi egiten dutelarik, soilik emakumea izateagatik... ETA ILEORIA GAINERA!

Espero ez duzun moduak bukatuko da, prest egon zur eta lur geratzeko irakurketa goxo honekin!

Irudia: Iñigo Izal

Lehiaketari buruz:

http://guaixe.net/sakana/1387437036477

Osorik irakurri