Maisulana den pelikula honetan, Mamoru Hosodak gizakien arteko harremanak lantzen ditu, eta batez ere, hazten ari den mutil koxkor baten hezkuntza eta nerabezaroa. Ikastetxeetan erabilgarri deritzot nerabeekin gai korapilotsuak lantzeko, hala nola, adopzioa, familia eredu ezberdinak edo gazte eta haurrei informazioa bere onerako ezkutatzeak ekarri ditzakeen arazo larriak.
Ren dugu pelikularen protagonista, bederatzi urteko haur bat. Bere amarekin bizi da; aitak etxea utzi egin zuen aspaldi. Beraz, aita gabe bizi izan da bere haurtzaro osoa, ez du izan gizonezko eredurik. Pelikula, ama gaixotu eta hil ondoren hasi hasten egiten da, Ren guztiz galduta aurkezten zaigularik, negarrez.
Bere haurtzaroan murgilduta oraindik, guztiz galduta dago munduan, eta bere aitonekin aiton-amonekin bizitzera joan beharrean, ihes egiten du etxetik eta hirian murgiltzen da kaleetan bere burua galduz. Ez du ulertzen ez onartzen gertatu zaiona, eta bere buruarekin eta munduarekin haserre dago. Metaforaz beteriko irudiekin ederki aurkezten zaigu sentimenduen eszenifikazioa. Barruan sentitzen duen hutsunea, galduta egotearen sentsazioa, gurasoak galtzea…
Hirian galduta dagoela, bat-batean ba t batean, izpiritu bat ikusi eta bere atzetik, mundu miragarri batean agertzen da, japoniar Erdi Aroko herri baten parekoa baina animali itxurako izpirituz beterikoa. Bi jainkotasunen arteko gatazkaren erdian, nahi gabean baten morroi eta ikasle bezala bukatzen du. Honela, inoiz ikaslerik izan ez duen jainkotasun berekoi eta arroputz harroputz batekin ematen ditu urteak, nerabe izan arte.
Bien arteko elkar laguntze eta ikas irakasteak (eta noski, bien arteko errieta, liskar eta sesioak), bien bizia aldatu eta aberasten doa, nahiz eta normala den bezala, nerabeak bere familia ezin duen ahaztu. Honela, bere aita biologikoa bilatzera ere bueltatzen da gizakien mundura eta barruko hutsunea ulertuz eta betez, nor den barneratzen du. Bere bi zatiak onartzen ditu, hezi duen munduaren zatia, eta jatorrizko haurtzaroko zatia.
Pelikula, nahiz eta abentura eta akzioz mozorrotu, sentimenduen azalpen zoragarria da. Renek bere jatorria zein den jakinda, galdera asko ditu eta erantzunak bilatuz, pertsona heldua izatera iristen dela ikus daiteke. Ez da bide erraza izango, baina, azkenean, osasuntsu iritsiko da heldutasunera. Bestalde, etsai bat ere izango du protagonistak, jakina. Renek sentitzen dituen hutsune eta sentimendu berdinak ditu, baina sortzen zaizkion galderei erantzuna ezin die aurkitu, bere jatorria ezkutatu diote eta. Horren ondorioz, etsaiak mundu osoa suntsitzeko arriskua du, kontrolatu ezin dituen sentimendu gaizto eta ilunek guztiz menderatuta.
Pelikulak arrakasta handia izan zuen Japonian, bere garaian ikusiena izan zelarik.