Bakardadearen iturriak aztertu ondoren, suizidioaren kultura ere aipatzeko moduko gaia da Japonian. Ez da soilik ikusi genuen moduan depresioaren zurrunbilo ilunean erortzeko beste gizarte batzuetan baino faktore gehiago daudela, baizik eta Japoniako gizarteak ondo ikusi duela norbaitek bere buruaz beste egitea askotan. Feudalismo garaian, samuraiek Harakiri edo Seppuku egiten zuten beraien eta beren familia eta arbasoen ohorea babesteko. Gerrate mundialean Kamikazeak heroiak ziren. Yukio Mishima literatura Nobel saria irabazi zuen idazleak ere bere buruaz beste egin zuen suizidio errituala erabilita 1970 urtean.
60. hamarkadan Seicho Matsumoto izeneko idazleak Kuroi Jukai izeneko ipuina argitaratu zuen, non bi amorante beren buruaz beste egiten duten Japoniako baso batean, erromantizismo klasikoaren osagai guztiak barne. Baso hura Aokigahara basoa da, eta beste zenbait eleberritan ere agertu da gero, nork bere buruaz beste egiteko toki aproposa gisa deskribatuz, ala nola “suizidioaren erabateko eskuliburua” non zuhaitz batetik zintzilikatuta hiltzea artelan gisa deskribatu egiten den. Esaten omen da, bere buruaz beste egiten duten pertsonen kopurua kontutan hartuta, munduko lehenengo postuetan dagoela, San Frantzisko hiriko Golden Gate zubiaren atzetik besterik ez.
Hori dela eta, gobernuak begiraleak jartzeko ekimena bultzatu zuen. Gaur egun boluntario ugari ibiltzen da basoan zehar bueltaka ekintza susmagarrien bila, eta kartel asko jarri dira ere bakarrik sentitzen den jendeari laguntza eskainiz.
Bestalde, interneten webgune asko sortu dira nork bere buruaz beste egiteko laguntza eta aholkuak eskainiz. Larrienak edo eroenak, suizidio-kideak aurkitzeko web guneak izan daitezke, non jendeak “lagunak” aurkitu nahi ditu haiekin batera bere buruaz beste egiteko.
Eta kasuren batean, poliziak pertsonaren bat atxilotu izan du bere buruaz beste egin nahi zuten pertsonak bilatu eta erailtzeagatik.
Esperantza izpi bat ere bada Japoniako gizartearentzat, azkenean bizirik jarraitzeko instintua atzematen zaie.
Jarraituko du.