Astekoa

Esku hartze soziala amildegiaren ertzean?

Erabiltzailearen aurpegia Josune Azpiroz Imaz 2025eko maiatzaren 12a

Hori irakurtzen nuen egunkari batean: Sistemak langileak babesteko betebeharra du, baina erabat kolapsatuta eta zaharkituta dago, eta ezinezkoa du beharrei erantzun egokiak ematea.

Aldi berean, ematen diren zerbitzuak berrikusi eta erabiltzaileen profiletara egokitzea, lan espazioak, arreta ratioak eta baliabide eta zentro berriak sortzea, eta, garrantzitsuena, arreta ematen diegun erabiltzaileen une bakoitzeko profiletara eta haien beharretara egokitzea.

Eta hori da Sakanako aniztasun funtzional eta gaixotasun mentala duten pertsonekin lan egiten duen profesional bezala dudan iritzia eta borroka. Sakanan, arreta sozialerako baliabide eskasak daudela eta gorago aipatutakoa kontuan hartuta baliabideak sortzeko momentua dela.

Beharrezkoa da Sakanan gaixotasun mentala edo aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako baliabideak sortzea, komunitatearen beharretara egokitutako baliabideak izanda.

Horretan ari gara Biak Bat-en, Sakanan aniztasun funtzionala edota gaixotasun mentala duten pertsona helduei zuzendutako arretarako zentro polibalentea sortzen. Animaliak, natura eta komunitatea ardatz izanda eta erabiltzaileen parte hartzearekin. Pertsonen ahotsak entzun eta kontuan hartzen prozesu osoan.

Oraingoz, aurkitzen ari garen zailtasuna, plazak ez direla betetzen eta ez betetzean, Nafarroako Gobernutik ez dela beharrezkoa ondorioztatuko dute, eta programaren finantziazioa galduko dugu.

Nahi dugun Sakana inklusiboa lortzeko aukera baliotsu hau ezin dugu galdu. Lagundu zabaltzen!