Astekoa

Kontuz gero!!! Euskaraz egiten baduzu, nizardoz erantzungo dizut

Erabiltzailearen aurpegia Juankar Mugartza 2024ko urr. 7a, 09:06

Nizaren eta Realaren arteko azken partidako prentsaurrekoan gertatu zenak zeresan handia eman du. Euskal kazetariek galdera bat egin zioten euskaraz Imanol Alguazil Realeko entrenatzaileari, eta honek ere euskaraz erantzun. Nizako kazetariek, haserre, "mehatxu" egin zuten esanez nizardoz (Nizako okzitanieraz) galderak egiten hasiko zirela.

Egia esan, Nizako kazetarien jarrera ez zen nizardoaren aldekoa, ezta euskararen aldekoa ere, frantsesaren aldekoa baizik.

Frantsesa erabiltzen duten heinean, komunikatzeko gaitasun handiagoa dutelako, eta nizardoari uko egiten dioten bakoitzean, komunikatzeko ahalmen gutxiago dutelako, frantsesa indartzen eta nizardoa ahultzen ari dira.

Baina ez dago hain urrutira joan beharrik. Ainhoa Etxenike Senpereko arraunlari gazteari gertatu zaiona ez da Nizan gertatu, Orion baizik. Kirolaria Iparraldekoa da eta euskaraz hitz egitean bertakoek "frantses" gisa identifikatzen dute. Bestalde, Orioko traineruko patroiak euskaraz ez dakienez, arraunlaria gaztelaniaz hitz egitera behartuta dago, eta egiten duenean "frantses" doinua nabaritzen diote berriro, eta "frantsesa" dela esaten diote, bere euskalduntasuna ukatuz, berak bere burua soilik euskalduntzat duen arren.

Erakundeek ere diskriminazioz jokatzen dute euskararekin. Europako Kontseiluak Nafarroan euskarari egiten zaion mobbing-a salatu du. Euskarak Nafarroan duen egoera oso ahula da, eta legeak egoera hori areagotzen lagundu du. Leku bat edo pertsona bat ukazio batekin (eremu "ez" euskalduna) definitzea Nizako kazetari batek baino okerrago jokatzea da.