Udazken festa talo artean

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Amadoz Lazkano 2014ko aza. 3a, 12:01

Aurtengo udazken festak  talo, txistorra eta txokolate usaina izan zuen. Eguerdiko 12etatik aurrera herritar ugari gerturatu ziren frontoira, musika  eta talo artean giro bikainaz gozatzeko asmoz. Talogileek lana goizean goiz hasi zuten arto opilak eguerdi aldera prest uzteko. Horrela, eguerdiko 14:00ak bitarte egon ziren taloak banatzen herriko frontoian euria dela eta. Dena dela, taloak eskatzeko ilara hazitzen joan zen denbora pasa ahala. Horretaz gain, gerturatu ziren sakandarrek jaki ezberdinak zozketatzen zituen saskia lortzeko aukera izan zuten.