Maitasuna, erlijioa, edota egunerokotasunean bizitzen diren kontuak izan ziren ardatz poesia errezitaldian. Bederatzigarren urtea izan zen pasaden larunbatekoa eta uhartear ugari gerturatu ziren jubilatuen elkartera. Blanca Arrizabalaga, Mercedes Viñuela, Ventura Ruiz, Iosu Castillo, eta Alfonso Muro izan ziren errezitaldiko olerkariak. Mikel Auzmendi Etxarriarrak, berriz, jarri zuen musikaren doinua gitarrarekin. Horretaz aparte, poesia baliatuz antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten.