Sari horretara aurkeztu nahi duten partaideek haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu behar dituzte, irudi eta testu laburren bidez, eta hari narratiboa duen istorio bat kontatu behar dute. Lehiaketa irabazten duen pertsonak 5.000 euroko saria izanen du. Testuaren ezaugarriei dagokionez, euskaraz idatziak izan behar dira, eta argitaratu gabeak aldi berean.
Lehiaketara aurkeztu ahal izateko baldintza jakin batzuk bete behar dira, idazlea bakarka aurkeztu daiteke, ala ilustratzailearekin batera taldekako lanean eta 15 orrialde bikoitz idatzi behar dira gutxienez. Sariaren antolatzaileen artean Sakanako Mankomunitatea dago, beraz, bertan xehetasun guztiak aurki daitezke. Maiatzaren 22an itxiko da aurkezteko epea, eta dokumentu guztiak Leitzako Udaleko euskara zerbitzura bidali behar dira.