Euskal Herrian Euskaraz-eko (EHE) kideek Lakuntza izan zuten bilgune larunbatean. Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako 25 kide batu ziren 9:00etan, ikastaroak 17:00ak bitarte iraun zuen. Gemma Sangines izan zen ikastaroko gonbidatua, horrela, TELP (Taller d’espai lingüístic personal) tailerraren inguruan ikasteko aukera izan zuten Lakuntzara gerturatu ziren guztiek.
TELP tailerra euskara eta hizkuntzarekin erlazionatu zuten. Hizkuntza gutxituek euskara kasu, normaltasun eza dute eta horrek ezerosotasuna sortzen du hiztunengan. Egoera jakinetan euskarari uko egiten zaio eta hori zergatik gertatzen den azaltzeko TELP-aren oinarrizko psikologia baliatzen da. Goizean saio teoriko eta praktikoak egin zituzten, bazkaltzeko atsedenaldiaren ondoren, berriz, hizkuntzaren aktibazioaren inguruko estrategiak garatu zituzten eta azkenik balorazioari tartea utzi zioten.