Bost festa egunen ondoren, hau pena nik kantatuz despeditu zituzten irurtzundarrek festak igandean. Horren aurretik, eskorga kronoigoerak jendetza erakarri zuen, atzera ere. Biarnoko Laas herrikoekin senidetu zen proba bere 21. edizioan. Proban sute bat ere izan zen eta Irurtzungo suhiltzaile prestuek harekin azkar asko bukatu zuten. Lehiari dagokionez, horrela osatu zen podiuma: Jota Rekalde eta Iñaki Azkona, Ipe Lizarrga eta Txape Iriarte eta Iker Ansorena eta Mikel Rekalde.
13 lagun-koadrillak parte hartu zuten ostiraleko kalderete txapelketan. Goiz osoa plazan prestatzen eman ondoren, Mari Jose Sebastian, Pili Sanchez eta Mirian Rekaldek osatutako epaimahaiak guztiak dastatu eta honako epaia eman zuen: 1. Los Mariachis, 2. Fashion eta 3. Los Paella. Prestatutako eltzekoak 230 pertsona bildu zituen herri bazkarian dastatu ziren.
Ostiralean, 18:00etan, Irurtzungo festetako musika eten egin zen. Bezperan Ezkaban motor istripuan hil zen gaztearen hileta elizkizuna egin baitzen.