Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolak gaita-danbor ikastaro bat eskainiko du 2015eko otsailetik maiatzera bitarte, ondorengo baldintzetan:
- astean ordu 1
- 24€ / hileko
- gehienez 4 ikasle talde bakoitzeko
- danbor makilak ekarri beharko dira
Izen emate epea 2015eko urtarrilaren 23an itxiko da. Interesdunek musikaeskola@altsasu.net e-postan edo 948 564 581 telefonoan eman beharko dute izena.
Idazkaritza ordutegia: - astelehenetik ostegunera: 15:00etatik 20:00ak arte
- ostirala: 09:00etatik 14:00ak arte