0-3 MUSIKA TAILERRA

Ikerketa askok agerian utzi dute umeak haurdunaldian dauden bitartean musikarenganako erantzun desberdinak azaleratzen dituztela. Zergatik jaiotzean musika entzuteari eta lantzeari utzi? Umeen bizitzako lehendabiziko urteetan garunaren garapena oso garrantzitsua da bere garapen integralerako. Horregatik, musika, ahozko hizkuntza bezala, jaiotzetik jaso behar dute. Zer lortu nahi da tailer honen bidez: - Umeak musikarekin harremantzea eta komunikatzea. - Musikaren bidez arlo guztiak estimulatzea: adimenezkoa, afektiboa eta fisikoa. - Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa bermatzea. - Joko eta esperimentazioaren bidez motrizitatea, ahotsa eta entzumena lantzea.