Zorionez, zahartzaroak aktibitate sexualean baino ondorio bortitzagoak sortzen ditu kirolean, laneko jardueretan, bistan, entzumenean, memorian,… Hala ere, sexualitatean isilpeko arrastoa uzten doa.
Sexuala den guztiarekin bezala, gorputzean sortarazten dituen aldaketak ezberdinak dira gizon eta emakumeetan. Garai honetan fenomeno oso interesgarria gertatzen da: zahartzaroak berdintzen du gaztaroak desberdindu duena.
Testoesteronaren mailaren jaitsierak gizon adinduak desmaskulinizatzera eramaten ditu (beraz, feminizatzen doaz) eta estrogenoen mailaren jaitsierak emakume adinduak desfeminizatzera eramaten ditu (beraz, maskulinizatzen dira). Sexu bakoitzak hasitako ibilbideak bestearengana hurbiltzen du.
Sexuen arteko erantzun sexualak ere berdintzen dira: intentsitate eta presa gutxiagorekin; estimulu lagungarri gehiagoren beharra (físikoak eta sinbolikoak). Bien orgasmoak intentsitate gutxiagorekin azaltzen dira, baina gorputzeko zona erogenoen sentsibilitatea handitu egiten da (gehien bat ezezagunenak direnak). Badirudi aro honetan bi gorputzek elkar ulertzea erabaki dutela, baina koitoaren exekutibitatetik kanpo.
Emakume adinduak (nahiz eta kanpoko estrogeno aporteak hartu ahal izan), duela denbora luze ez dituztela hilerokorik eta obulurik. Hala ere, obulutegiak ez daude zeharo itzalita. Ez dituzte estrogenorik fabrikatzen, baina bai androgenoak eta estronak. Horregatik pubiseko ilea, azaleko elastikotasuna, ileko diztira eta bolumena eta titien tentetasuna galtzen dute. Bular-gerri-aldaken proportzioa ere aldatu egiten da. Bajina laburtu, estutu, elastikotasuna galdu eta lehortu egiten da. Bajinaren paretak meheagoak eta ahulagoak bilakatzen dira. Aluan ere aldaketak sortzen dira. Ezpainak finagoak bihurtzen dira eta klitoria handitu egiten da. Batzuetan pisaren galera areagotzen da.
Gizon adinduei desioa eta kitzikapena aldatzen zaie. Orokorrean, desioa antsietate eta presa gutxiagorekin bizitzen da. Kitzikapenaren ataria handitu egiten da: estimulazio físiko eta sinboliko handiagoa behar da kitzikapena lortzeko. Gainera, erekzioa mantsoagoa doa, zorrotzagoa eta indar gutxiagorekin. Etapa errefraktarioa asko luzatzen da (orgasmo eta isurketaren ondorengo fasea da non estimulu sexualak interesik gabekoak edo desatseginak bihurtzen diren).
Lasaitasunez borrokatu behar diren etsaiak
Gezurra da pentsatzea adinduen sexualitatearen areriorik nagusiak urteak, gaixotasunak eta desgastea direla. Horiek oztopoak edo zailtasunak dira, baina ez arerioak. Hala ere, sexualitate senilaren arerioak asko dira.
Nahiz eta etsaiez inguratuta egon, adin hauetan borrokak ez dira komenigarriak. Jadanik ez gaude gudarako, ezta indartsuak garela adierazteko aroan. Hobe etsaia gure lagun bihurtzea (etsaiaren kontra ezin baduzu, zure lagun bihurtu).
Ondoren “sexualitate senilaren” etsai batzuk azalduko ditugu.
Etsairik arriskutsuenak eta handienak gure hezkuntza eta gaztetasuna dira, pentsatu behar baitugu zaharrak garela.. Zaharrak ez sexualak ez erotikoak zirela uste bagenuen, hala izan behar garela pentsatuko dugu.. Zahartzaroa eta sexualitatea ideia eskandaloso, nazkagarri eta lotsagarria iruditzen, bazitzaizun, beste gauza askorekin bezala oker zeunden; bada, aprobetxatu orain zaharra eta sexuala zarela horretaz konturatzeko.
Beste arazo bat sexualitatearekiko daukagun ideia da. Mendeetan zehar sexualitatea ugalketarekin, gaztetasunarekin, koitoarekin eta genitalekin erlazionatu dugu. Horiexek dira, hain zuzen ere, zahartzaroan hondatuen daudenak. Horren ondorioz, “erotika senilak” beste lurralde geografiko, metodologiko, ludiko eta sinboliko batzuek esploratu behar ditu. Esplorazioan, esperimentazioan eta berrikuntzan datza.