Aste honetan gure proiektua aurkezteko elkarrizketa bat egin digute.. Bertan gure lanaz, gure proiektuaz hizt egiteko aukera izan genuen. Gure lana sexuen hezkuntza, berdintasuna eta tratu onak sustatzeko proiektuak garatzea da. Horrela udaletxeetatik edo ikastetxeetatik bultzaturik sexuen arteko harreman onak eraikitzeko euskarriak lantzen ditugu.
Elkarrizketan gustora aritu ginen, baina sexólogo bezela elkarrizketatzen () gaituztenean betiko galderak daude airean.
Sexologia askotan morboarekin lotuta etortzen da eta askotan sexuen errealitatea eta hauen elkarbizitzan suertatzen diren egoeraren aurrean gure iritzia eskatzen digute, are gehiago gai horiek ingurune sozialeko baloreekin puskatzen badute.
Lehengoan Polimaitasunari buruz gure iritzia eskatu ziguten, gai honek gaurkotasun handia hartu duelako. Gure bat-bateko erantzuna zera izan zen, gauza bat da gure autua bizitzan pertsonak bezala, eta beste asuntu bat da sexologiaren ikuspuntutik eman daiteken erantzuna.
Jadanik askotan aipatu dut, sexologia zientzi bat dela eta zientzia bezala bere ikasgaia sexuak direla, hau da gizon eta emakume izatea eta elkarren artean sortzen diren harremanak.
Polimaitasunari buruz galdetzerakoan , gehienetan ez dira egoerak aztertu nahi, gure iritzia honen alde edo kontra dagoen jakin nahi da . Gaineratuz , erantzunaren arabera etiketatuko dizutela , aurrerakoia edo ez zaren azpimarratuz.
Baina sexologo bezala , eta sexologiak eman dizkidan ezagutzak kontutan hartuta ezinezkoa da alde edo kontra nago esatea. Sexologiak egoerak aztertzen laguntzen du eta sexuen arteko elkarulertzea bultzatzeko balio du.
Sexuen arteko elkarulertzeko bide honetan zer berri Dakar polimaitasunak?
Polimaitasunaz hitz egiterakoan amatoriaz ari gara, harremanetaz. Beraz harremanetan, elkarrekin egoteko eta maitatzeko beste aukera bat eskeientzen digu.
Aukera betidanik egon dela esango nuke baina nahiko izkutatuta egon da. Horrela gaia agerian agertzeak bideak zabaltzen dituela dirudi.
Gure arteko harremanetaz ari garenean ezin dugu ahaztu desioetaz ari garela eta ezinbestean komunkazioaz . Sexuen arteko harremanetan, norberak bilatu behar du bere formula, norbera buruari ezertara behartu gabe. Nahi ditugun harremanak sortu ditzazkegu, beti ere gure desio eta beharrei entzunez. Horrela bakoitzak aukeratu dezala daukagun karta zabalean zein den hoberen egokitzen zaiona, ahaztu gabe askatasuna norbera aukeran dagoela , norberak behar duena eta sentitzen duena aukeratzen, norbera burua eta besteenak errespetatuz , nolako harremana nahi dugun argi eta arduraz azalduz.