Olaztiko Domingo Bados Herri-Eskolan, geure artean nabaria den aniztasunari erantzuteko nahian, sentsibilizazio kanpaina egin dugu apirilean.
Konturatu ginen, nahiz eta elkarrekin ikasten dugun, ez ditugula ezagutzen geure inguruko pertsonen nahiak eta beharrak. Eta hauei erantzuna eman ahal izateko, Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzak ariketa desberdinetan sakondu du, austismoaren edota etorkinen egoera zailak ulertzeko.
Lehenengo zikloan, Nemo arrainari esker, desberdin izatearen inguruko hausnarketa egin dugu. Zentzumenak eta hauen falta (itsuak, gorrak…) ere landu ditugu eta baita inmigrazioaren gaia ere. Bigarrenean, generoaren gaia lantzeaz gain, braile sistema erabili dugu. Eta hirugarrenean, inmigranteen egoera. Gainera, gertakari eta iritziak bereiztu ditugu, hau da, objetibo eta subjetibotasuna.
Harian, “patio dinamikoak” deitzen den proiektua aurrera eramaten ari gara. Asteazkenero, ANA-ko (Nafarroako Autismo Elkarteko) langile bat eskolara etortzen da jostaldian, nahi duenak parte hartzeko jolasak proposatu eta dinamizatzera.Horretarako, piktogramen bitartez azaltzen dira jokuen arauak, eta irakasleok behar duten ikasleekin, aurreratu eta landu egiten ditugu, asteazkenean jolas berri horiek ulertu eta disfrutatzeko.
Hala ere, honekin ez da nahikoa, eskolan ordu asko ematen ditugun arren, hemendik kanpo guztiok aukera berdinak izatea bidezkoena izango litzatekeelako. Hau dela eta, asmoa da proiektu hau familietara eta herrira zabaltzea. Honi loturik, maiatzaren 16an, arratsaldeko 15:00etan, ANA elkarteko ordezkari baten hitzaldian parte hartzeko aukera izango dugu; bertan, autismoa duen haur baten amaren ikuspuntua eta bizipenak ezagutu ahal izango ditugu. Eskolako familia guztiak gonbidatuak daude hitzaldian parte hartzera.