2014/10/04 20:00

Zazpi aldiz elur ikuskizuna

Zazpi aldiz elur ikuskizuna
Iortia kultur gunea, Altsasu
Sakanako Mankomunitateak, Altsasuko Udalak eta Berriak Zazpi Aldiz elur antzezlana eskainiko dute Euskararen firika kanpainaren barruan. Sarreretatik ateratzen den dirua Berria fundaziorako izanen da. Zazpi aldiz elur ikuskizuna Mikel Laboari egindako omenaldi artistiko ikusgarria da, guztiz gomendagarria. Musika, antzerkia eta sentimenduak nahasten dira. Fitxa teknikoa Zazpi aldiz elur ikuskizun hibridoa da, Bernardo Atxagaren testu bat batzuk abiapuntu hartuta musika, poesia eta antzerkia nahasten dituena. Mikel Laboa, bere laguna, hil zela jakin ondoren idazleak idatzi zituen hitzek egituratzen dute guztia. Testua idazteko, Atxagak heriotzari eta elurrari atxikirik dauden hainbat lotura erabili zituen. Tanttakaren ikuskizunak zazpi atal ditu, eta bertan umorea, kemena eta txoriak agertzen dira, Mikel Laboaren abestietan maiz agertzen baitira. Artistaren argazkia da hura, bere lagunek egina, musikaria ongi ezagutzen zutenek marraztutako erretratua.  Egilea: Bernardo Atxaga  Musika: Mikel Laboa  Zuzendaria: Mireia Gabilondo  Musika zuzendaritza eta moldaketak: Iñaki Salvador  Irudiak: Zumeta  Eszenografia: Fernando Bernués  Antzezleak: Mireia Gabilondo, eta Iñaki Rikarte.  Musikariak: Iñaki Salvador pianoarekin, Angel Unzu gitarrarekin eta Maria Berasarte abesten. Sarrerak  Sarreren salmenta Iortia kultur etxean bertan edo Internet bidez (www.iortiakultura.com webgunean) egingo da: aldez aurretik 12€ (urriaren 3ra arte); egunean bertan 15€ (urriaren 4an).  Berrialagunek eta harpidedunek 2 euroko deskontua izanen dute. Erosketa aldez aurretik egin nahi badute, sarrerak Berrian eskatu beharko dituzte irailaren 30a baino lehen eta kontzertuaren egunean Iortiako txarteldegian jaso. Berriak haien kontutik kobratuko die. Egunean bertan erosten badute berrialagun-txartela erakutsi beharko dute txarteldegian deskontua eduki ahal izateko. Sarreren salneurria: Egunean 15€ (Berrialagunak 13€) Aurretik 12€ (Berrialagunak 10€) Sakanako Berrialagunek antolatutako hirugarren kultur ekitaldia da hau: 2012an Ruper Ordorikaren kontzertua eskaini zuten eta 2013an Garirena.