guaixe.eus

Koroarik gabe askoz hobe

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

kolaboratzaileak

Nafarroa Garaiko herriko etxeetatik ikurrina desagerrarazi zuen dekretua bertan behera gelditzekotan da eta ika-mika horren harira nafar-espainar parlamentarioen gainezkako performance handios baten entzunikusle suertatu ginen foruherri pirenaikoan. Sufrezko solas-oldarraldiak, odol pozointsuzko ttuak mikroen aurrean eta foru-apokalipsiaren deskribapen zehatzenak. Horiek guztiak eta beste hamaika entzuteko parada eduki genuen  harako hartan.
Honen guztiaren osagarri, nafar bandera ofizialaren erakustaldi oparoa eskuindarren eserlekuetatik. Nafarroa Garaiko bandera ofizialarena, 1910ean Campión eta Oloritz  protoabertzaleek proposatu eta Diputazioak onetsi zuena. Kateadun armarriari koroa zinez nabarmenak gailurra paratzen dion nafar ikur instituzionala.
    Ez zen beti horrela izan, ordea, Erdi Aroko hainbat irudik garbi erakusten diguten legez. Nafar armarriak ez zuen ez katearik, ez esmeraldarik, ez koroarik. Horiek guztiak gero etorri ziren. Askoz xumeagoa genuen armarria, halako lauki bat, zeinaren erdi-erditik zortzi izpi zuzen ateratzen baitziren aldeetara.
    Egia da, zernahi gisaz, 1910ean nafar anitz ez zirela jakitun Nafarroako Erresumaren historiaz, eta apika koroaren tamainaz nabarmendu nahi izan zuten izate hura. Artean Nafarroan errepublikazale gutxisko ziren, baina egun, zenbat dira erregezale Erresuma zaharrean?
Nabarraldekoek historian zeharko beste hainbat nafar ikur plazaratu dituzte, baita oihaletara eraman. Horietako bat gero eta gehiago ikusten dugu plaza nahiz balkoietan.
Koroarik gabe eta ofiziala bezain nafar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak