(2018ko azaroaren 4an domekarekin, Altsasuko plazara “Reconquista” asmoz bertaratu ziren espainiar zale sutsuei Altsasuko herriaz): Non dago Olatzagutia? Zer da Urbasa? Zergatik hainbat emakumek daukate Erkuden izena? Zer dira Ibarrea, Isasia eta Ondarria? Zer harreman du Zumalarregik Altsasurekin? Nor da Emilio Boulandier? Noiz egiten da kintoen ospakizuna? Zer da “jasaile”? Nor da Camino Mendiluze? Zer dira Altzania eta Burunda? AEK-k ba ote du egoitzarik Altsasun? Nola deitzen da herriko eskola? Zein zuhaitz dago Foru plazan? Norena da San Pedroko baseliza, Altsasukoena edo Urdiaingoena? Zein kiroletan aritzen da Naiara Diez? Zer da Guaixe? Kaputxinoenea non dago? Nola deitzen da herriko pilotalekua? Zer da “txapiskol” deritzana? Zein arrainek kantatzen die Zangitura joaten ziren arrantzaleei? Non dago Ataun? Zer da Garraxi? Non dago tren geltokia? Egia da inhauteriak hiru aldiz ospatzen direla urtean zehar? Non daude institutua eta herriko ikastola ? Castillo Suarezek zer idazten du? Nor izan zen José Manuel Goikoetxea?
Zer saltzen dute Bergeraenean? Enrike Zelaiak zer jotzen du? Zerk egiten du berezi Mainamikirri? Nor izan zen Constantino Salinas? Noiz eta non dantzatzen da Altsasuko zortzikoa? Zer da Trasteando, zer Tarima Beltza? Nor da López? Zer dira Txuspo Poyo eta Dora Salazar? Zer da “La Encina”? Nor izan zen Marino Aierra? Egia da Himmler nazien burua Altsasun egon zela ? Zer dira “Los del Rayo“? Momotxorroak urtero ateratzen dira? Nor izan zen Emilio Eguzkiza?
Eta azkenik baina ez inola ere hutsenik: Zergatik ez duzue ikusten, zergatik ez duzue ikasten? Zergatik ez duzue entzuten? Zergatik ez diozue bake pixka ematen munduari?