Astekoa

Qatar. Futbolkraziaren orratz pozointsuak

Erabiltzailearen aurpegia Raf Atxuri 2022ko aza. 7a, 09:09

Munduko futbol-txapelketa hurbildu ahala Qatar da galdera. Baina erantzuna ez dugu erraz aurkituko, Walt Disney faktoriako azalpen goxotu epelak nahi ez baditugu behintzat. Eta galderak giza eskubideen alorrera doaz bata bestearen atzetik, izan ere: zein da emakumeen egoera, zein homosexualena, zenbat langile hil dira eraikuntza istripuetan edo lan baldintza ankerrengatik?
Mundu Txapelketa non egiten den. FIFA dugu hau guztiaren arduradun eta erabaki hartzaile, eta badakigu ongi dakigunez, futbol federazioak orohar, zenbat handiago hainbat ustelago direla. Eta zer esanik ez FIFAren historia, ustelkeriaren eta gardentasun faltaren historia da. 

FIFAk, beraz, zer dio Qatarko egoeraz giza eskubideei dagokienean? Walt Disneykeriak dira erantzunak, eta business eta txin-txin hotsaz besterik ez omen daki FIFAk.  

Hala ere, galderak (eta susmoak) zutik darrai. Zer gertatu/gertatzen da Qatarren? The Guardianek 6.500 hildakoren kopurua eman zuen, Qatarko gobernuak heriotza "naturalak", bihotzeko gaitzak  aipatzen ditu, eta ikertzeko atea itxi. Amnistia Internazionalak eskandalua berretzi du.  

Erantzun garbirik ez dago baina ixiltasun astunak garamatza ezinbestean gaizki pentsatzera, halako moldez non Frantzian, Norvegian, Danimarkan molde bateko eta besteko protesta ekintza leunak burutzen ari dira, nor eta udalak edo enpresa handi zenbait. Alegia, eta nola erran... eta barkatu, baina protesta "burges" samarrak nire ustez. Eta miraz nago Europako klase sindikatuek ez dutelako ja ere esan, milaka langileren heriotzaren aurrean. Seguruenez oso zaila da ebaztea zenbat hil diren, baina salaketa bera larria da oso. Euskal Herrian banan-banan zenbatzen ditugu urtean zehar lan istripuetan hiltzen direnak, Europan seguruenez antzeratsu. Irensteko zaila.

Nik neronek Qatarkoari boikota.