Egun batzuk beranduago madrildarrek ospatu dute beste garaipen garrantzitsu bat: esku pribatuetan utzi nahi ziren osasun zerbitzuak esku publikoetan jarraituko dute momentuz. Berriro hiritarren batasunak lortutako garaipena. Hipotekak kaltetutakoen plataformak erabali duen lema,“sí se puede” hori, egia bihurtzen ari da.
Sakanan izan ditugu baita gure “gamonaltxoak”, modu baketsuan eta kalera ateraz gelditu dira zentzurik gabeko proiektu batzuk (ditxosozko “makropoligonoa”, hirigintza proiekturen bat...). Baditugu beste hainbat, era desberdinetakoak, oraindik gure indarrak eskatzen dituztenak: autopista elektrikoaren proiektua edo D ereduaren kontrako erasoa, besteak beste.
Baina aste honetan festarako bilduko gera Sakanan. Santa Agedak ospatuko ditugu mahaiaren inguruan eta dantza eta farre ugari ere egingo dugu. Pare bat egunetan ahaztuko ditugu aurrean ditugun erronka borobil horiek, arnasa pixka bat hartzeko eta biziak ematen dizkigun momentu onak gozatzeko. Hala ere bizi behar da elkartasuna.
Eta festa pasa ondoren, lanari ekin beharko zaio berriro. Datozen erasoak gelditzeko lanari eta herria eraikitzeko lanari. Azken honi lotuta zorionak eta animo handiena luzatu nahi diet Guaixen, azken aldi hontan, azaldu diren gure arteko ekintzaile desberdinei, beraiek ere beharko dute denon elkartasuna.