Institutuari jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Sakana bertsozale 2025eko ekainaren 17a

Olaztiko Domingo Bados ikastetxeko 6.mailako ikasleek osatutako sorta duzue honakoa. Institutura joateak sortu ditzakeen emozio kontrajarriei buruz kontatu eta kantatuak. Doinua: Olentzero ta astoa

Ze azkar pasatzen den

bizitzan denbora;

Haur Hezkuntzatik hasi

ta bagoaz gora.

Nahiz ta eskolan gauden

benetan gustora,

eskola utziz goaz

gu institutora.

 

Gogotsu ta urduri

norbere lekuan,

ilusioz beteta

joateko orduan

eta beldurra ere

badugu buruan;

emozio pila bat

ditugu barruan.

 

Instira joateak

zera egiten du:

aukera pila eman

ta denbora kendu.

Lortu nahiko genuke

laguna lagundu,

lagun berriak egin

ta zaharrak mantendu.

 

Azterketa gehiago

ta goizago jaiki,

gehiago ikasita

gu gaude hobeki!

Gu autobusaren zain,

hor dator poliki;

ate bat itxi eta

beste bat ireki.