1.Ostiralez paga eman,
bukatzen da igandean,
diruzorroa hustean.
Lau gominola, pipa boltsa bat
eta kokakola edan;
ostiraletik iganderaino
goxokiak jan eta jan!
2.Dentistan kendu hagina,
haserre dago amiña
eta dirudi sorgina…
Mila goxoki jan ditugu ta
hortxe dator eragina:
astelehenean esnatzerako
daukagu tripako mina.
3.Bazkal ondoren kalera,
goxoki denda parera,
lagunekin egotera.
Diruz beteta ekarri dugu,
hustu dezagun kartera!
Une polita pasatu eta
goxokiak erostera!