Festetako auzate,
gaztak ta txistorrak...
Mendian ahuntzak, behiak,
ardiak, behorrak...
Bainujantzi bustiak,
toalla lehorrak.
Zeinen politak diren
udako oporrak!
Bazkaltzeko orduan
atera tupperra
joan zaitez bizikletaz,
ez izan alferra!
Igerilekua zein
hondartza bazterra
beroaren kontrako
aukera ederra!
Etxera joan eta
bokata hartzea
eta bertan uztea
marradun jertsea,
lagunekin gauero
barrez lehertzea;
ze gozada den praka
motzak ibiltzea!
Eskolatik egin nahi
dugu behingoz alde,
gu izateko gure
denboraren jabe.
Uda noiz iritsiko
esperoan gaude;
ongi pasatzen dugu
lanik egin gabe!