Atakondoa
Lekukoa badoa
deskantsatu gabe
eta gu Irurtzunen
itxaroten gaude.
Ilusioa dugu
urtero halare,
korrika_egiten dugu
euskararen alde!
Uharte Arakilgo eskola
Kirola egitea
da jaisteko tripa,
sendoago jartzeko
bihotza, birika...
Gorputza indartzeko
ez al da korrika?
Euskara indartzeko
ze modu polita!
Lakuntzako LHkoen bertso eskola
Jarri petoa eta
plazara atera,
hankaz eta mingainez
indartu euskera.
Lekukoa hartzeko
daukazu aukera,
eman eskua eta
goazen batera!
Arbizuko eskola
Korrikaren aurretik
hau da beroketa,
presaka goaz baina
ez da lasterketa.
Pasako da Korrika,
pasa furgoneta...
Geldituko da_herri bat
ilusioz beteta.
San Donato eta Andra Mari
Ipini zapatilla,
erantzi txankleta,
Korrika_hasi aurretik
egin beroketa.
Kilometroa_erosi
laguntzen du eta;
euskara bultzatzeko
bultzatu AEK.
Mila_aldiz entzun dugu
aurten bideoklipa;
Xiberutikan dator,
nolako irrika!
Klasetik aterata
hutsik dugu tripa,
bazkaldu zazu azkar,
badator Korrika!
Arrano Beltza
Korrika Urdiaindik
Iturmendiraino;
ez du inporta elur
eguzki zein laino.
Urrunago joango
gara zuek baino,
ea iristen zaren
zu Bakaikuraino!
Urdiaingo eskola
Eskolatik atera
ta utzi karpeta,
Altsasutik badator
gure furgoneta.
Bazkaldu gabe hasi
dugu lasterketa;
sabelak hutsik baina
bihotzak beteta!
Zelandi
Korrika gabiltza gu
denbora guztian,
ilusioa dugu
gure izerdian.
Euskara_izango gara
gelako aulkian
Yoseline, Malak edo
Abduren herrian.
Iñigo Aritza
Altsasutik buelta bat
euskaraz mintzatzen;
maratoia dirudi
hasi naiz nekatzen.
Joan gaitezen korrika
edo paseatzen,
lekukoa eskutik
eskura pasatzen.
Jesusen Bihotza
Korrika doanari
Altsasuko plazan
ta euskaldun berriei
animoak eman.
Euskara ikasteko
euskaltegietan
gu zuek laguntzeko
prest gaude benetan!
Domingo Bados
Korrikak utzia du
atzean Araba
ta Olaztira dator
azkar, sigi-saga.
Guztiok elkarrekin
saiatuko gara,
denok badakigu ta,
mintzatzen euskara.