MARI KALANBRE ETA ANE PIRATA HERRI-ESKOLEN JAIAN LARUNBATEAN ALTSASUN!!

Bertan izango dira MARI KALANBRE ETA ANE PIRATA, GOIZEAN GOIZETIK HERRI-ESKOLETAKO HAURREN FLASHMOB-A LAGUNTZEN!! Herrietako eskoletako haurrek prestatu dituzten bertsoak ere bertan abestuko dituzte eskola bakoitzeko komunitatea osatzen duten kideek.

Hau izango da bertsoen estribilloa, Ane Piratak soinuz lagunduko duena:

"Herriak bere eskola eta
eskolak bere herria
eskua emanda hasiko gara
sortzen Sakana berria".

 

Olaztiko Herri-Eskola:

Gu Sakanako herriak gara

guztiak plazan bilduta

Olaztiarrek agur bero bat

bertsoekin lagunduta.

 

Altsasuko Zelandi Eskola:

 

Altsasukoa da taldetxo hau

eta gatoz Zelanditik

guraso, ikasle, irakasleak

lanean euskaragatik

 

Urdiaingo Herri-Eskola:

 

Urdiaingo herritarrak gara gu

alaiak eta bihurriak

gaur Sortzen jaia ospatzeko asmoz

Altsasura etorriak.

 

Iturmendiko Herri-Eskola:

 

Iturmendiko eskola zaharrak

berria sortzen ikusi

guk ere euskaraz nahiko genuke

jolastu eta ikasi

 

Etxarriko Herri-Eskola:

 

Hau da betiko gure herria

ta Etxarri du izena

zuei ta Sakana guztiari

irekita dagoena

 

Arbizuko Herri-Eskola:

 

Arbizuko eskola txikian

hiru, lau, bost, sei urteko

bihotz handia dauka ordea

dena zuei emateko

 

Lakuntzako Herri-Eskola:

 

lakuntzan beti animoz alai

kanpotik eta barrutik

edaten jarraituko nahi genuke

euskararen iturritik

 

Uharte-Arakilgo Herri-Eskola:

 

Uharten gauden neska-mutilak

iraksle, gurasoak,

zuen ondoan euskaraz eman

nahi genituzke pausoak.

 

Irurtzungo Atakondoa ikastetxea:

 

Atakondoan Irurtzun eta

ingururuko herritatik

etorkizuna ikusi nahian

euskararen atakatik