SAN DONATO HERRI ESKOLA. Etxarri-Aranatz. "GO

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Herri-Eskolak 2015ko mai. 28a, 12:36

SAN DONATO HERRI ESKOLA. Etxarri-Aranatz.

 

"GOLDEN 5 +IKASKUNTZA KOOPERATIBOA " PROIEKTU BERRITZAILEA NAFARRO MAILAN AUKERATUA

San Donato Herri Eskolak, ikasturte honetan geletan martxan jarri du eta honen berri maiatzaren 28an, Iruñean eman zuen Nafarroako beste 42 ikastetxeen artean.

 

 

Etxarri Aranazko ikastetxe honetako irakasleak, azken hiru urtetan inklusioaren eta ikaskuntza kooperatiboaren inguruko formakuntza jaso du eta hainbat praktika txiki ere burutu ditu. Baina ikasturte honetan, klaustro guztiaren adostasunez ikaskuntza kooperatiboa eta GOLDEN 5 aplikatzen saiatu gara eta esperientzia BIKAINA izan da, bere alde baikor eta ezkorrekin noski.

Ikaskuntza kooperatiboa, taldean lan egiten ikastea da. Erraza ezta? Ba ez da batere praktikan...

Lehenik eta behin gela guztietan KOHESIOA landu behar da. Kohesioa jokoen edo dinamiken bidez lantzen dugu eta haurrek primeran pasatzen dute baina honen ondoren, beti zertarako egiten dugun aztertzen dugu. Interesgarria da benetan ikasleak, txikiak izanik ere ateratzen dituzten ondorioak.
Taldean lan egiteko prest ikusten dugunean, gela 3, 4 edo 5 partaidetako taldetxotan banatzen dugu . Horretarako, Pujolas irakasleak badu bere formulatxoa eta irakasleak horretan oinarriturik hauek osatzen saiatzen gara.
Azkenik, KOOPERATZEN IKASTEN dugu. Horretarako ikasleak .jarduera bat aurrera ateratzeko modu edo teknika ezberdinen bidez lanean jartzen ditugu eta bakoitzak taldean lan egiteko kompromezuak ongi bete behar dituzte. Honela izateko, beraien talde lana etengabe autoebaluatzen ari dira.

Gure ikasleek duten lan egiteko modua ikusteko irrikan bazaudete arakatu www.etxarrikoeskola.com.

Irakasleontzat konplexuena kohesioa lantzea izan da. Gela bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta hori kudeatzen jakin behar du. Horretarako, baliogarria izan da GOLDEN 5 teoria eta zehazki Mari Jose Lerak Sakanan emandako aholku eta formakuntza. Teoria honek, modu positibo batean gela kudeatzeko moduak aurkitzen ditu, baina ez hori bakarrik ikasle bakoitzari bere dizdira ateratzen laguntzen du.

Bi teoria hauek uztartzen jakin dugulako eta taldean behin eta berriro lan egin dugulako, aurreko ostegunean Iruñean gure PROIEKTU BERRITZAILEA aurkeztu genuen. Beste ikastetxeetatik ikasi genuen eta guretik ere hala izatea espero dugu!

Eta hemendik aurrera zer? IKASLE BAKOITZARI DAGOKION DIZDIRA ATERATZEN ETA TALDE LANEAN IKASTEN jarraituko dugu , gaur egun gizarteak eskatzen duen BALIO BALIOTSU bat baita.