GAUR BIHAR ETA ETZI NAHI DUGU EUSKARAZ BIZI

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Herri-Eskolak 2015ko aza. 30a, 16:55

Lelo honen pean, atzo, azaroak 26a, San Donato Herri Eskolak, Euskal eta Kultur asteari hasiera eman zion, interesgunea Euskal ohiturak eta artisautza izanik.

Iaz, festa honetarako Sakanako musikari batzuk izan genituen geurean (Vendettakoa, Hesianekoa...) eta haurrek beraien bizitzaz eta jotzen zuten instrumentuei buruz galdetzeko aukera izan zuten. Baina aurten Euskal ohiturak eta Artisautza dira asteko interesgune eta guraso batzuei esker hiru ekintza nagusi eramango dira aurrera.

1-Etxarriko abesbatzako 10 kide izan dira eta haurrek beraien abots ederrez gozatzeaz gain galderak egin ahal izan diete eta sinadurak ere jasotzeko aukera izan dute. Ea Etxarrik kantatzeko duen zaletasun hori pizten jarraitzen duen!

2-Aiton-amonek eta gurasoek, haurrei ipuinak kontatzeko ohitura ere ba omen dute eta eskolako txikienak, Olentzero eta eskutitz sekretu baten inguruko istorioak entzun eta ikusi ahal izango dituzte eskolako guraso trebe eta ausart batzuen eskutik.

3-Bigarrengo solairuko arte handian, feria antolatuko dugu eta bertan arotz batek bere lana zertan datzan erakutsiko die ikasleei. Lanbide honetan ibiltzeko, ARTEA, TEKNIKA ETA PAZIENTZIA izan behar direla azaldu du arotzak baina lehengaiak oso garrantzitsuak dira ere bai;  Sakanako basoek ematen dizkiguten, harizti, pagadiak.... hain zuzen ere. Ea ikasleren bat animatzen den arte horretan lan pixkat egiten!

Aste hau, datorren ostiralean, abenduaren 4an, amaituko dugu Euskararen Egunarekin. Aipatu dugun feriaz gain, handienek euskal ginkanan partehartzeko aukera izanen dute eta txikienak herri kiroletan jo ta ke ibiliko dira.

Gure eskolako BASATALO ETA KATIX poz-pozik ibiliko dira festa honetan baina ikasturte guztian zehar, horrela ikusi nahi baditugu eskolako guztion ohitura izan behar da gaur, bihar eta etzi EUSKARAZ BIZITZEA.