Kulturaniztasun astea

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Herri-Eskolak 2016ko mar. 17a, 13:30

Ikasturte erdialdean kokatuta gauden honetan, kultura eta sineskera ezberdinak ezagutuko ditugu. Oraingoan, musika eta dantza oinarri hartuta herrialde ezberdinetara hurbildu ahal izango gara. Eskolak baditu jatorri ezberdinetako guraso zein ikasle. Hau kontuan hartuta baita ikasturtean zehar eskolan lantzen diren herrialde ezberdinez baliatuz, Martxoaren 3. Aste honetan  kulturaniztasun astean murgilduak gaude. Dagoeneko ikasmaila bakoitzak herrialde bat aukeratu du eta ekintza anitz dituzte esku artean. Esate baterako 3 urtetako ikasleek Uruguayera egin dute salto, “palo de lluvia” izeneko musika tresnaz baliatuz. 5 urteko ikasleek Dominikar Errepublikara bidaiatu dute, eta horretarako maskara eta jantziak prestatu dituzte. Lehen Hezkuntzako ikasleek, mundu zabalean barna ibiliko dira. Adibidez, 4. Mailako ikasleak antzerki musikatua egingo dute eta 5. mailako ikasleek, ordenagailu baten laguntzaz munduko dantza eta musika desberdinak erakutsiko dizkigute. Hauek adibide soilak  dira. Azken finean horrelako ekimenen helburua garbia da: Ikas dezagun beste kulturetatik eta saia gaitezen ulertzen eta murgiltzen.

ANIZTASUNAK BATU EGITEN GAITU!!