Orain dela 5 ikasturte inguru Uharteko eskolan baratzarekin hasi ginen. Herriko aguazilek Arbizuko lurra konpostarekin ekarri zuten, orduan eskola barruko patioa egokitu genuen.
Iazko ikasturtean Tomas, ikasle batzuen aitona baratzarekin laguntzera etortzen hasi zen. Tomas astero etortzen da eta astero gela bat arduratzen da baratzaz: barazkiak ureztatu, bildu eta landatu … egiten ditugu.
Momentu honetan tomateak, kalabazak, tipulak, marrubiak, meloiak, porruak etab ditugu hazitegi bat ere badaukagu.
Bildutako barazkiak eskolako atarian saltzen ditugu eguerdietan. Gure barazkiak ekologikoak dira.