EL MARTINETERA BISITA INTERESGARRIA ARBIZUTIK

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Herri-Eskolak 2017ko ira. 28a, 12:39
Urriak 21ean, larunbatarekin, Kataluñako El Martinet eskola publikora goaz bisita egitera. Sakanatik abiatuko gara eta goiz osoan zehar aukera izango dugu bertako espazioak, materialak, giroak, ikusteko eta sentitzeko nahiz bertako irakasleekin gozatzeko. Berrikuntza pedagogikoen garai honetan horrelako eskolak ikusteak beste aukerak posible direla amestu eta errealitate bilakazen laguntzen dute, beraien espazioak eta ikasteko giroak oso pentsatuak daudelako. Izena emateko cparbizu@educacion.navarra.es helbidera idatzi Urriak 11 baino lehen. Jende kopuruaren arabera autobusa aterako dugu.