Sakanako Herri Eskoletako hiru kide, Italiako Aosta bailarara doaz bertako eskolak behatzera astebetez. Eremu hau Frantzia eta Suitzarekin muga ezartzen den tokian dago, Italia iparraldean.
Nafarroako Behar Berezietako Baliabide Zentruak (CREENA) zuzentzen duen Hezigarri Programan Nafarroako hainbat ikastetxe daude sartuak, horietako batzuk Arbizu eta Lakuntzako Herri Eskolak. Hezigarriren ardatz nagusia Inklusioa da eta gai hori nola lantzen duten ikustera doaz Italiako Valle de Aosta erkidegora, bertako gobernuak apostua egin duelako gai hau erronka gisa hartzeko. Gure eskoletako hiru irakaslek datorren aste guztia emango dute haien sistema behatzen eta itzulitakoan ikusitakoa besteei azaltzeko konpromezua hartu dute. Han eguneroko bat bete beharra dute eta argazkiz eta bideoz dokumentatu ikusitakoa. Guzti hau ERASMUS+ funtsako diruz eramango da aurrera.