Aurreko maiatzean eskolako baratzean patatak landatzeari ekin genion. Bertan, eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartu zuten parte.
Gero, jorratzea tokatu zen, belar txarrak kentzeko eta landare bakoitzaren inguruan lurra pilatzeko.
Uda ona izan dugu, bero egin duen arren euria ere bota duelako.
Iraileko lehenengo egunean patatak bildu genituen eta uzta polita jaso genuen.
Orain, patata horiekin jaki desberdinak prestatzeari ekingo diogu. Gela bakoitzak bere errezeta landuko du eta eskola sarreran erakusketa txiki bat osatuko dugu. Ondoren, bapo-bapo jarriko gara.
Zer gehiago behar dugu ongi pasatu eta asko ikasteko?