Zientzietako ikasgaian herria lantzen ari dira 3.mailako ikasleak. Hori dela eta, ikaskuntza egoera bikaina planteatu zien irakasleak: Lakuntzako basoan aurki daitezkeen ziza eta onddo desberdinen erakusketa antolatzea.
Lehenik, ezinbestekoak ziren oinarrizko ikaskuntzak gelan landu ondoren, gaian ezagutza handia duen guraso baten laguntzarekin proiektuari ekin zioten; asteartean, saskiak eskuan hartuta, herriko basora abiatu ziren. Bertan, aurkitu zituzten ziza eta onddo mota desberdinak bildu eta eskolara itzuli ziren. Behin eskolan, jasotako espezie guztiak izendatu eta toxikotasunaren arabera sailkatu zituzten.
Azkenik, eskolako jolastokian erakusketa bikaina prestatu zuten gainerako ikastalde zein familientzat. Baita azalpenak eman ere!
Landa ingurua eta komunitatea probestuz jakintza amigabea lor daitekeela argi dago!