Altsasu, Irurtzun eta Uharte Arakilgo eskoletako LH6.mailako ikasleek, Nafarroa Ezagutu Sarearen baitan, Sakanako Garapen Agentziak, Plazola PartzuergoTuristikoak eta Aralar Elkarteak lankidetzan antolatutako dinamizazio programan parte hartu dute.
Programaren helburu nagusia Aralarko naturaguneak Kontserbazio Bereziko Eremu izateagatik dituen ezaugarriak eta baloreak ezagutzera ematea izan da.
Helburu hori ardatz hartuta, 3 eskoletako ikasleek Sakanako Garapen Agentziako jasangarritasun teknikaria den Alaitz Astizekin eskolan tailer bat burutu zuten lehenik. Ondoren, Aralarrera txangoa egin zuten. Bertan, iparrorratzak eta mapak eskuartean zituztela, orientazio proba baten bitartez naturguneko paraje ezberdinak ezagutu eta besteak beste, inguruko fauna, landaredia, geografia, historia eta naturagunean izan beharreko portaerak ikasteko aukera paregabea izan zuten Naturkideko Iker Agirreren laguntzarekin.
Esperientzia bikaina izan da guztientzat!