ARBIZUKO HERRI ESKOLAKO IKASLEAK ARNASETIK II.BIDEOSORMEN LEHIAKETAKO FINALISTA

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Herri-Eskolak 2023ko aza. 17a, 11:58

Arbizuko Herri Eskolako handien komunitateko ARNASA GARA kanpainak antolatutako ARNASETIK II.BIDEOSORMEN LEHIAKETAn parte hartu dute eta "Arbizu eta euskara" lana finalera iritsi da. 

Arnasetik bideo sormen lehiaketaren helburu nagusiak euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzea eta dagokien aitortza egitea dira. Izan ere, Arnasa Gara kanpainak balioan jarri nahi ditu herriok, eta errekonozimendua adierazi nahi die urteetan euskararen ongizatearen alde izandako jarrerarengatik, aldi berean, udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztuz. Ekimenaren  sustatzaileak UEMA, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua dira.
 
Lehiaketan Arbizuko Herri Eskolako handien komunitateko zenbait taldek parte hartu dute eta Maren Mendinueta, Szabolcs Loati Ciprian, Oihan Erdozia eta Amets Martiarenak osatutako taldeak egindako lana finalera iritsi da. 
 
Sari banaketa azaroaren 22an Zarautzeko Modelo aretoan izanen da eta bertan aukeratuko da finalista guztien artean talde irabazlea. Zorionak eta zorte on!!