Lakuntzako Herri Eskolako ikasleek antzezlan bat prestatu dute aurten ere, herriko hizkeran, haren ezagutza handitzeko beraien artean.
Bi emanaldi izango dira: goizean eskolakideei eskeinitakoa eta arratsaldean, publiko zabalari, etxekoei eta ikusi nahi duen edonori. Ongi etorriak guztiak!
Aurtengoan, Lagun Artea futbol taldearen partida bat izango da gaia, hori ere oso Lakuntzarra dela iritzita. Ikasleak oso motibatuak daude, bi arrazoiengatik, antzeztea oso gustoko dutelako eta futbola biziki maite dutelako. Horrez gain, herriko taldearen jarraitzaile sutsuak dira.
Oso arrakastatsua izaten ari da eta helburua zinez betetzen ari da, hau da, esaldiak ikasi eta doinu egokian esanez gain , besteek esandakoa ulertu eta eguneroko bizitzan sartzen dutelako. Bide hau jorratzen jarraituko dugu aurrerantzean ere!