Lakuntzako Herri Eskolako antzezlana Altsasuko Institutura

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Herri-Eskolak 2024ko mai. 29a, 10:09

'Lagun Artean, hobe! antzezlana izango da datorren asteazkenean, ekainaren 5ean, goizeko 11.30etan Altsasuko institutuan.

Aurreko ostiralean eskolakide eta herriari zabaldutako antzezlanaren arrakasta ondoren, gira txiki bat egitea egokitu zaigu. Oraingoan Altsasuko institutuan izango da zita, bertako ikasleei emanaldi batzuk eginez.

Proiektua hasieratik bukaerara Lakuntzako Herri Eskolan garatu da eta herriko hizkera hedatu eta ezagunagoa egitea du helburu. Horretan du arrakasta eta baita antzezpenaren mundua ikasleei hurbiltzean ere. Oso gustuko dute eta erabat motibatuak daude. Urtetik urtera sendotzen doan ekimena denez, hurrengo urtean gehiago!