Asteazken hontan, ekainak 12, Lakuntzako Herri Eskolako sarituak izan diren ikasleak eta haien ikaskide guztiak Unibertsitatera joatera gonbidatuak izan dira tailer batzuetan parte hartu eta sariketa ikustera. Bertan izan dira Uharte eta Barañaingo beste ikastetxe batzuetako ikasleak ere.
LH4 ko Iradi Lanz eta Leire Razkinek Lehendabiziko Accesita lortu dute 'Hedy Lamar'ri buruzko lanagatik eta LH6ko Arhane Arraizak, Maren Azpirozek eta Emma Martinek ' Sophie Germain'i buruzko lanagatik Lehendabiziko saria partekatu dute Laia Alegriak, Leire Garciak, Iraia eta Zurine Olletak,eta Sara Vergarak egindako 'Marie Curie'ri buruzko lanarekin. Guztiek jaso dute materialez betetako poltsa bana eta eskolarako liburu sorta bat sari bakoitzeko.
Ez da lehendabiziko urtea parte hartzen duguna deialdi honetan eta oso emaitza onak lortu ditugu. Ikasleak motibatuak daude eta ikasteaz gain esperientzia polita jasotzen dute. Zer gehiago nahi dugu? Hurrengo deialdiaren zain gaude.