Lakuntzako Herri Eskolako 5 eta 6. mailako ikasleak beste herrialde batzurekin batera duten eTwinning proiektuari esker Tasubinsa erakundean aritzen direnei bisita egitea pentsatu da. Oraingoa ez da lehendabiziko aldia izan, beste behin ere esku zabalik hartu gintuztelako. Lehenik eta behin, erakundea bera nolakoa den eta zertan aritzen diren azaldu digute bertako erabiltzaileek eta ondoren, tailerra eta jantokia ikustera eraman gaituzte. Gure ikasleek beraiekin zuzenean aritzeko aukera izan dute eta Gabon giroan gaudenez, beraiek egindako pastak eskeini diete hangoei. Harreman polita sortu da eta hurrengoan bisita gurera egiteko gonbitea luzatu diegu. Azkenik guztiok argazki polit bat atera dugu kanpoaldean. Mila esker bertako hezitzaile eta erabiltzaile guztiei.