Sakanako Herri Eskolek, Nafarroako Landa Eskolen sarearekin elkarlanean, egitarau oparoa prestatu dute topaketan espero diren Nafarroa osoko 100 irakasleentzat. Sakanako eskoletako hainbat irakaslek, zonaldean aurrera eramandako proiektu ezberdinak aurkeztuko dituzte eta anitzak izanen dira jorratuko diren gaiak: neurogarapena eta ongizate emozionala, praktikan oinarritutako hezkuntza-eraldaketa, ikaskuntza eleanitza, teknologiaren integrazioa gelan eta proiektu esanguratsuen bidezko irakaskuntza aktiboa, besteak beste.
Jardunaldien egitaraua:
09:15 HARRERA
9:45 JARDUNALDIEN AURKEZPENA
10:00 HITZALDIA
“GEROAREN BIDEAN” proiektuaren aurkezpena eta ikasgelarako klabeak
Lakuntzako Herri Eskola. Eloy Capapay Echávarren, Elena Montoro Villanueva, Maia Ginea Mundiñano, Aitziber Larrea Saragueta.
11:30 ATSEDENALDIA. HAMAIKETAKOA (Lakuntzako udala eta jubilatuen elkartearen eskutik)
12:15-13:00 eta 13:00-13:45 PRAKTIKA ONAK
- Egun bat Arbizuko Herri Eskolan
Arbizuko Herri Eskola. Ainara Martin Busto, Aizea Beraza Bengoetxea
- Irakurketa dialogiko eleaniztun goiztiarra gelan lantzen Read with MEE proiektuaren bidez (Euskal Herriko Unibertsitatearekin UPV/EHUrekin lankidetza proiektua, Erasmus Plus KA2 programa).
Arbizuko Herri Eskola. Saioa Alegria Lahidalga, Amaia Saragüeta Garrido, Eider Saragüeta Garrido.
- Lehen Hezkuntzan Hizkuntza txokoka lantzen. Eskola irrati proiektua.
San Donato Herri Eskola. Etxarri Aranatz. Oihana Urdangarin Iriarte, Iera Agirre Iturriaga
- Teknologiaren erabilera, Ikasnova gelan eta gela arruntean.
San Donato Herri Eskola. Etxarri Aranatz. Iera Agirre Iturriaga, Oihana Urdangarin Iriarte.
- Orientazio Kirola: inguru hurbiletik urrunera
Atakodoa ikastetxea. Irurtzun. Manuel Iznaola Gómez
13:45 ITXIERA
14:00 JARDUNALDIEN AMAIERA