Nafarroako Hezkuntza Sistemako Baliabide zentrua den CREENAren eskutik 22 irakaslek osatutako taldea joan da Flandriara eta hango ikastetxeak bisitatzeko aukera izan du, Lakuntzako Herri Eskolako irakaslea tartean dela.
Bertan, eta astebete buruan, hango Hezkuntza Sistema, helburuak eta emaitzak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batzuk eta baita Behar Berezietako ikastetxeak ezagutzeko beta izan dute. Han ikasitakoa eta ikusitakoa hemengo jardunean txertatzeko hausnarketak egin dituzte eta orain hango bizipenak lankideei eta inguruko eskolei zabaltzeari ekingo diote.